Proiektua
En este enlace tenéis disponible el proyecto de Lurre Hurre tanto en euskera como en castellano en formato pdf
Gure helburua
Pretendemos fomentar la inclusión socialde las personas migrantes a través del desarrollo rural
Lurre Hurre elkarteak landa garapena eta migranteekito arreta uztartzen dituen formakuntza proiektu bat jarri du martxan Busturialdean. Formakuntza programa honetan zehar, nekazal lanbidea ikasteaz gain, euskal gizartean ezinbestekoak zaizkien gaiei inguruko formakuntza jasotzen dute migranteek, hala nola, lan merkatuaren analisia, herritarron eskubide-betebeharrak, gizarte antolaketa eta elkarrekintza sozialak edo indarrean dagoen legedia. Bestetik, pertsona migrante hauek gure gizarte sarearen partaide integral izatea bultzatzen da, landa garapena eta baserri auzoak izanik lan-esparru nagusia.
Lau arlo nagusitan eragiten egiten da: etxebizitza, nekazal lanen inguruko formakuntza, ahalduntzean formakuntza eta ekintzailetza sozial eta kulturala.
landa guneei sakakada, migranteen eskutik
Hainbat belaunaldietan herrien elikadura katearen oinarri izan diren lur-zoruak, gaur egun, guztiz abandonatuta daude nekazal lanetarako. Gertuko produktuen kontsumo beraktibatzeko erronka gainean dugula argi izanik, gure herrietan “trabatuta” bizi dire migrante komunitateak -paperen zain asko, egoera prekarioan- rol bat joka dezakeela uste dugu eraldaketa beharrezko honetan.
Nullam diam eget dolor mattis tellus interdum penatibus eu sed. Sit id faucibus aenean diam lorem lorem volutpat ipsum. Blandit elementum tincidunt enim, porta massa sodales ultrices sit commodo. Habitant ornare commodo lectus egestas arcu cursus quisque tempus. Non feugiat pulvinar mattis sollicitudin mattis iaculis. Enim ut non faucibus metus. Ullamcorper quisque dui, aliquet dignissim purus viverra massa, adipiscing eleifend.
Helburuak
1
Busturialdeko gizartean pertsona migranteen partaidetza integrala bultzatzea. Edozein dela jatorrizko herria uzteko arrazoia, pertsona migranteen bizi proiektuak Busturialdeko gizartean garatu daitezen baliabideak garatuko ditu elkarteak, gainontzeko hiritarren eskubide berdinak izan ditzaten.
2
Pertsona migranteen beharrizanak asetzeko tresnak garatzea. Harrera, bizikidetza, gizarteratze edo formakuntza proiektuen bitartez migranteen garapen indibidual, familiar, zein kolektiboa laguntzeko tresnak sortu eta garatzea izango du xede.
3
Landa garapena Busturialdeko gizartearen eta pertsona migranteen arteko lotura puntu bihurtzea. Landa garapen proiektuen bitartez pertsona migranteentzako bizi-aukerak bilatzea, beharrizanak aukera bilakatuz.
4
Pertsona migranteen ahalduntzean lan egitea. Gizarte justu eta hobeago bat eraikitzeko erronka kolektibo honetan, pertsona migranteak aktore esanguratsu eta ezinbesteko izatea du elkarteak helburu, aniztasuna garapen sozialerako aktibo bihurtuz.
5
Lehen sektorearen sustapena eta gertuko nekazaritza bultzatzea. Lehen sektorea biziberritu eta pertsona gazteak lehen sektoreko jardunera hurbiltzea. Lehen sektorearen garrantzia komunikatu eta gure inguruko produktuak kontsumitzeko beharrizan etikoa azpimarratzea. Lehen sektoreari bultzada hau, emergentzia klimatikoari aurre egiteko beste pausu bat bihur dadin, jasangarritasun ekologikoarekin erantzunak emanez.